Lesakako Udalak Bittiriko parkea berritu du

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 15:30

Haurrentzako jolas parkea dagoeneko erabilgarri dago

Lesakako Udalak «hagitz egoera txarrean» zegoen Bittiriko parkea berritu du. Modulu guztiak aldatzeko partida bat sortua zegoen eta koronobirusagatik lanak gibelatu diren arren, dagoeneko erabilgarri dago. Parkea berritzeko lanengatik, udalak 12.189,54 euro ordaindu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun