Emakumeentzako prestakuntza jarduerak eginen dituzte urriko ortzegunetan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 25a, 18:00
Urriaren 1ean ahalduntze indibiduala eta kolektiboa jorratuko dute.

Prestakuntza jardueretan izena emateko edo informazio gehiagorako 692 18 92 86 telefonora deitu behar da.

Lesakako Udalak antolatuta eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Nafarroako Gobernuak lagunduta, prestakuntza jarduerak eskainiko ditu BerHezik urriko ortzegun guztietan, bi orduz, 18:00etatik 20:00etara, Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Saio guztiak heldu eta gazteei zuzenduak dira eta aforoa mugatua izanen da.

Urriaren 1ean, ‘Ahalduntze indibiduala eta kolektiboa’ saioa emanen dute; urriaren 8an ‘Ahalduntze eta autodefentsa feminista’; urriaren 15ean ‘Gorputzaren eta emozioen kartografiak’, urriaren 22an ‘Autoezagutza. Nire gorputza, nire arauak’ eta urriaren 29an, ‘Ziberfeminismoa. Emakumeak, sareak eta teknologia’.

Izena emateko eta informazio gehiagorako 692 18 92 86 telefonora deitu behar da (Gizarte Ongizate Arloa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun