Manuel Iriarte Huarte, hamasei urtez Berako alkate izandakoa, hil da

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 22a, 14:41

Gaur zendu da Manuel Iriarte Huarte, hamasei urtez Berako alkate izan zena. 1979an, Francoren diktadura amaitu ondotik lehenbiziko udalbatza demokratikoan, berak eskuratu zuen alkate makila eta, geroztik, hamasei urtez izan zen Berako alkate: lehenik 1979-1983a bitarteko agintaldian eta gero, 1987tik 1999a bitarte, bertze hiru agintalditan. Tartean, 1983-1987, Jaime Elgorriaga izan zen alkate eta, ondotik, 1999-2003, Josu Goia. Berako Suhiltzaile Boluntarioen sustatzaile eta arduradun ere izan zen urtetan. Hileta elizkizunak bihar asteazkena eginen dira Beran, 17:30ean, Berako San Esteban elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun