Emakumeentzako arte topaketak eginen dituzte Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 23a, 08:00
Eskolako gimnasioan elkartuko dira parte-hartzaileak

Adin guztietako emakumeentzako tailerra antolatu dute urrian eta azaroan Igantzin. Ahizpatasun artistiko tailerra, emakumeentzako arte topaketa izanen da. Tailerrak urriaren 9an hasiko dira eta urriaren 4a baino lehen eman beharko da izena. 

Ane Sirera igantziar gazteak, Igantziko udalaren bitartez, Nafarroako Gobernuan berdintasunarekin lotuta dagoen proiektu bat aurkeztu zuen. Gobernuak proiektua onartu eta dirulaguntza eman dio eta, horri esker, Ahizpatasun artistiko tailerra, emakumeentzako arte topaketa hau antolatu dute.

Urriaren 9tik azaroaren 7ra bitartean izanen dira, ortzirale arratsaldeetan, 17:30etik 20:30era, eta larunbat goizetan 09:30etik 12:30era. Parte hartzaileak hamar saioetan  Igantziko gimnasioan (eskolan) bilduko dira.

Interesa duten guztiek 600 01 96 01 telefonora deituz edo a.sirera@ber2web.com helbidera idatziz izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko modua dute eta urriaren 4a, urriko lehenbiziko larunbata, izanen da apuntatzeko edo informazioa eskuratzeko hondarreko eguna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun