Antsoneberriko gaztak irabazi du Igantziko XVII. Gazta Lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 21a, 19:00
Igantziko XVII. gazta lehiaketako irabazleak, antolatzaile eta epaimahaikideekin batera. Argazkia: Oskar Txoperena

Besten aitzineko asteburuan gazta lehiaketa egiteko ohitura dute Igantzin eta aurten bestarik izanen ez badute ere, gazta lehiaketari eustea erabaki du Igantziko Biltoki elkarteak. Zazpi gazta aurkeztu zituzten igandean hamazazpigarren edizioa bete duen lehiaketara eta horien artean, Antsoneberriko Enkarnita Etxeberriak aurkeztutakoa suertatu zen garaile. Bigarren postua Allineko bordako Bautista Migelenak eskuratu zuen, eta hirugarrena Argarategaraiko Elene Retegik. Hori bai, ondotik herritarrek ez zuten gazta eta ardoa dastatzeko aukerarik izan.  Argazkia: Oskar Txoperena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun