Mendi irteera egin dute Lesakako Arrano elkartearen bigarren egunean

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 21a, 10:00

Joan den urtean ospatu zuten lehen aldiz Arrano elkartearen eguna Lesakan. Gaur egungo osasun egoera kontuan hartuta, orduko ospakizunik gabe, baina aurten ere ospatu nahi izan dute, ‘Kabi bat, hameka hegada’ goiburupean. Hasiera batean herri bazkaria egitekoa baldin bazen ere, azkenean «erantzunkizun eta koherentziaz jokatzeko», bertan behera uztea erabaki zuten. Hori bai, larunbat goizean mendi irteera egin zuten Agiñara, oinez batzuk eta bizikletaz bertzeek. Azken hauek, Arrano elkartearen txirrindularitza ekipazio berria estreinatzeko aukera ere izan zuten. Agiñan, gosaritxo bat izan zuten, ekitaldia borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun