Gazta lehiaketa eginen dute Igantzin igandean

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 18a, 17:00
Bordazabaleko Frantxixka Apeztegiak irabazi zuen iaz Igantziko gazta lehiaketa. Argazkia: Oskar Txoperena.

Gazta lehiaketan parte hartu nahi dutenek larunbatera arte dute jakinarazteko epea. Biltoki elkarteko norbaiti erratea aski izanen dute

Aurtengo uda ezohikoa izaten ari da eta halaxekoa izanen da aurten Biltoki elkarteak antolatu ohi duen gazta lehiaketa ere. San Migel aurreko aste hondarrean, hau da, heldu den igandean, irailaren 20an, dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Norbaitek gazta lehiaketara aurkeztu nahiko balu larunbatera arteko epea izanen luke juntakide batekin egonez.

Lehiaketaren ondotik, aitzineko urteetan, herritarrek gaztak dastatzeko aukera izaten zuten. Aurtengoan, ordea, gogotsu gelditu beharko dute. Izan ere, ez dute horretarako aukerarik izanen. Ea heldu den urtean...

Lerro hauen bidez, herrirarrei zorte ona eta egun ederra opa nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun