Kultura Departamentuak laguntzak eman dizkie Arantza, Igantzi eta Lesakako udalei

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 18a, 19:00

Dokumentu-ondarea hobetzeko diru laguntza jasoko dute Nafarroako 33 herrik, tartean dira Bortzirietako hiru: Arantza, Igantzi eta Lesaka.

Nafarroako 33 toki-erakundek guztira 60.000 euro jasoko dituzte. 15.000 biztanletik beherako herriei zuzendutako artxibo-sistema propioa abian jartzeko eta finkatzeko diru-laguntzen deialdien baitan jasoko dute laguntza hau.  Helburua artxibo-sistema propioa izatea, funtsak informatizatzeko edo balio historikoa duten dokumentuak zaharberritzea da.

2020ko deialdi hau Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza nagusiak laugarren aldiz egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun