Zea Mays taldearen kontzertuarekin itxiko dute udako zikloa Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 18a, 08:00
18:30ean hasiko da emanaldia.

Plaza Zaharrean dute hitzordua 18:30ean eta euria eginez gero, Harriondoara lekualdatuko dute.

Lesakako Udalak antolatutako Udako Zikloak itxiera borobila izanen du heldu den igandean, irailaren 20an. Izan ere, Plaza Zaharrean (euria egiten badu Harriondoan) Zea Mays taldearen emanaldia izanen da. 18:30ean dute hitzordua eta doan izanen den arren, edukiera mugatua izanen dela gaineratu dute. Gainerako ekitaldietan bezala, honetan ere segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun