Mila lagunek erabili dute Etxalarko turismo bulegoa uda honetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 17a, 10:00

Iaz baino bisitari gutiago pasatu dira uztailean eta abuztuan irekita egon den Etxalarko turismo bulegotik.

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra zabalik egon den Etxalarko turismo bulegotik 1.001 pertsona pasatu dira (iaz baino 158 gutiago), hauetatik %94 estatu espainiarretik etorriak eta %6 estatutik kanpokoak (iaz %15a izan ziren). Valentzia, Madril, Bartzelona, Gipuzkoa eta Bizkaitik gerturatu dira gehienbat. Datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegotik gehiago etorri dira asteburuetan egun-pasa. Jendearen interesak ere aldatu direla nabaritu dute Etxalarren, eta hirietara egun-pasa joan beharrean herri ttikietan edo erreka eta mendi inguruan ibili dira. Bisita gidatuen aldetik zazpi egin dira uda osoan zehar herriko eta inguruko historia eta anekdotak kontatuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun