Gazteen arteko harremanetan genero indarkeria lantzeko bigarren saioa Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 16a, 16:00

Arantzako Udalak Genero indarkeria gazteen arteko harremanetan tailerra antolatu du eta lehenbiziko saioa joan den larunbatean egin zuten. 15 urtetik goitiko bederatzi gazte bildu ziren berdintasunean aditua den Idoia Lekue Peñak gidatutako saioan eta Arantzako Udaletik balorazio ona egin dute. Bihar, ortzeguna, bigarrena eginen dute, 12 eta 14 urte bitarteko gazteekin.

17:00etan hasiko da eta oraindik izena eman nahi duenak horretarako aukera izanen du 678 03 50 16ra deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun