Festamentua emanaldia irailaren 19an Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 16a, 07:00

Tio Teronen semeak taldeak dantza emanaldia eskaindiko du Beran irailaren 19an, 19:00etan Herriko etxeko plazan. Oraingo honetan Festamentua ikusgarria eginen dute beratarrentzat. Eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan izanen da.

 Festamentua umorez, dantzaz eta musika ezagunez betetako ikuskizun original eta berritzailea da. Tio Teronen semeek hileta bateko gora beherak ekarriko dituzte oraingoan.

Kultur ekintza hau, Gure Txokoa elkarteak antolatu du Berako Kultur Batzordea eta Berako Udalaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun