Maddi Ane Txoperenak 'Ene baitan bizi da' eleberria aurkeztu du Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 15a, 11:00

Itziar Telletxearen gitarra doinuak eta Maddi Ane Txoperena idazlearen ahotsak bat egin zuten Ene baitan bizi da eleberriaren aurkezpenean. Argazkiak: Garazi Conde Orube.

Joan den igandean, irailaren 13an, Maddi Ane Txoperenak bere lehenbiziko eleberria, Ene baitan bizi da, aurkeztu zuen Lesakan. Itziar Telletxearen gitarra doinuak lagun, Arrano ostatuko terrazan jende dezente bildu zen. Bertaratu zirenek, Txoperenaren lanaren nondik norakoak ezagutu bitartean, momentu ederraz gozatu zuten. Aurkezpen musikatuaren ondotik, ekitaldira bertaratu zirenekin solasaldia egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun