Larunbat goizean plazatik mendi irteera eginen dute oinez edo bizikletan Aginara eta bertan hamaiketakoa eginen dute denek elkarrekin. 14.30ean bazkaria izanen dute. Arrano ostatuan bertan apuntatu behar dat eta bazkideek lehentasuna izanen dute leku arazoak baleude. Bazkalondoan kantaldia izanen dute.