Lesakako frontoia erabili ahal izateko kiroldegian hitzordua eskatu beharko da

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 11a, 17:00

Lesakako frontoiaren erabilerari buruzko hainbat ohar jakinarazi ditu udalak. Horren arabera, kiroldegian hitzordua eskatu beharko da eta behin hori eginda, bortz euroko fidantza utzi beharko da giltza hartu aitzinetik. Argia erabiltzen den ordu bakoitzeko zazpi euro ordaindu beharko dira.

Horrekin batera, frontoia astean behin garbituko dutela adierazi dute udaletik, baina erabiltzaileek mopa eskura izanen dute kantxan erabili nahi baldin badute. Bertzetik, frontoia erabiltzeko ordutegia kiroldegiko bera izanen da. Informazio gehiagorako Lesakako kiroldegira dei daiteke: 948 63 74 00.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun