Beran ur eskasia dutela jakinarazi du udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 11a, 10:00

Berako Udalak bando bidez jakinarazi du herrian ur eskasia dutela. Uda idorraren ondorioz, herriko ur deposituak «maila hagitz baxuan» daudela adierazi du. Horregatik udaletik eskatu nahi diete Berako herritarrei «ura tentuz kontsumitzeko».

Idortearekin jarraituz gero, ur horniduran murrizketak egiten hasiko dira. Horregatik Berako Udalak ura alferrik ez galtzeko eskatu du. Baita bakoitzak norbere etxean ura aurrezteko neurriak hartzeko ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun