'Mustang' zineforuma bihar Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 16:00

Filma ikusi ondotik, solasaldia izanen da Miren Orozko Etxeberria dinamizatzailearekin.

Genero indarkeria ardatz duen 'Mustang' filma ikusteko aukera izanen da bihar, irailaren 11n, Igantzin. Baratzondon elkartuko dira 19:00etan eta, ondotik, solasaldia izanen dute.

Adin guztietako ikusleendako egokia den 'Mustang' filma ikusteko aukera izanen da bihar, irailaren 11n, Igantzin. Filma jatorrizko bertsioan (euskaraz eta gazteleraz, bi hizkuntzetako azpitituluekin) eskainiko da.

Filma ikusi ondotik, solasaldia izanen da, Miren Orozko Etxeberriarekin, generoan aditua eta indarkerian espezializatua den gizarte-langilearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun