Lesakako eta Baztango gaitariak karrikaz karrika ibiliko dira larunbat goizean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 08:00

Lesakako eta Baztango gaitariak karrikaz karrika ibiliko dira larunbat goizean Lesakan.

Udako kultur zikloaren baitan asteburuan egitekoak ziren kantu saioa eta erraldoi eta buruhandien konpartsaren karrikabueltak, aldiz, bertan behera gelditu dira

Lesakako 2020ko udako zikloaren hurrengo emanaldia irailaren 12an, larunbatean 11:00etan hasita Lesakako eta Baztango gaitariek eginen duten kalejira izanen da. Musika osasuna delakoan, herri guztian barna ibiliko dira, herri guzia harrotuz, baina hori bai, segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartuko dituzte.

Kantu saiorik eta erraldoi eta buruhandien konpartsarik ez

Bertzalde, irailaren 11n aurreikusitako kantu saioa eta irailaren 12an aurreikusitako Lesakako erraldoien eta buruhandien konpartsaren karrikabuelta bertan behera gelditu dira, osasun egoera dela eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun