Beran mugikortasun plana martxan paratzen hasiko dira

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 9a, 18:00

Hurrengo astetan martxan paratuko dituzte Berako mugikortasun planaren hainbat neurri. Helburu nagusia «Beran mugikortasun eredu jasangarria eta motorrik gabeko trafikoa bultzatuko duena paratzea da». Oinezkoen eta txirrindularientzat atsegina izanen den herria nahi du Berako Udalak, karbono aztarna eta aztarna ekologikoa murrizten lagundu eta helburu horiek lortzeko eginen dira ekintza guztiak.

Martxan paratuko diren neurri guztiak herritarrekin egindako parte-hartze prozesuan aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Prozesuarekin jarraitzeko «asmo irmoa» du Udalak eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete beratarrei. Neurri hauek abiapuntu bat bertzerik ez direla erran dute udaletik eta planaren garapenean egitasmo gehiago finkatuko dituzte hurrengo hilabeteetan.

Hauek dira hurrengo asteetan martxan jarriko diren neurriak, helburu horien urrats gisa.

Toki Ona eta Kattonberriko aparkaleku berdeak beratarrentzat

Eremu horietan egun dagoen neurrigabekeeria sahiestea da helburua. Eremu horietan dauden eskola eta denda-guneetara herritarren iristea erraztu nahi da.

Mukixu zubitik Eskola aterainoko espaloia

Erreka aldetik aparkalekuak kendu eta espali egokia egiteko beharra ikusi dute. umeen eta oro har oinezkoen segurtasuna lehenesteko. Inguruan nahikoa aparkaleku badirela azpimarratu dute udaletik.

Legia karrikaren peatonalizazioaren 1. fasea, Altzatetik Kanttonberriraino

Helburua karrika osoa peatonalizatzea den arren, lehenengo faseari ekinen diote. Kanttonberritik Foru plazaraino dagoen tartean arazo gehiago daude bertako zerbitzuengatik, baina neurria karrika osoan paratu nahi da. Karrikaren sarrera itxiko da Altzate aldetik, urrutiko kontrol bidez irekiko den pibote baten bitartez, bertatik soilik egoiliarrak eta herri zerbitzuak pasatzen ahal izanen dutela.

Txirrindularietzat karril berdea

Autoen trafikoarekin eredu mistoan ibiliko dira txirrindulariak, horretarako karril berdeak margotuko dira. Bertze herrialdeeetan dagoen ereduari jarraituz, bidean txirrindulariei lehentasuna emane dien karril berde honek. Adiadura 30 km/h-ra murriztuko da segurtasuna handitzeko.

Zebrabideen moldaketa

Zebrabideak margotu, argiztatu eta hobekiago seinalizatuko dira segurtasuna hobetzeko. Horrez gain Eztegara-Bidasoa semaforoen sinkronizazioa moldatuko da.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun