Beralandetan azoka eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2020ko irailaren 10a

Irailaren 12an, 10:30etik 13:30era Beralandetan bertako ekoizleen merkatua eginen dute. Larunbateko azokan izanen da inguruko ekoizleen produktuak zuzenean erosteko aukera: gasnak, ogia, euskal xerriaren produktuak, eztia, sagardoa, zukua, ukenduak...

Berako udalak beratar eta bisitariak animatzen ditu, «pausu bat ematera tokiko grapenaren alde eta erosketa bertako produktuekin egitera, bidenabar zuen osasuna zaindu eta indartzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun