Urritzokietako bestarik ez da izanen aurten

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 07:00

Egun bizi dugun osasun egoera larria dela eta, Etxalarko Udalak Urritzokietako bestak bertan behera utzi ditu. Irailaren 14tik 17ra ospatu ohi dituzten satakrutzak ez dira izanen aurten. Bertako besta batzordeak erabaki duenez, ermitan egin ohi dituzten mezak ere ez dira izanen.

 

Aurten gozatu ez dituzten eta gozatuko ez dituzten ospakizunak heldu den urtean ospatzeko aukera izatea espero dute etxalartarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun