Pamplona Jazz/Iruña Jazz taldea gazteen artean jazz musika sustatzeko asmoz jaio zen, baita profesional kualifikatuei esker ere, gazteei musikari gisa hazten laguntzeko ere praktika instrumentaletik abiatuta. Gure ibilbide laburrean, zenbait kontzertu, lantegi eta hitzaldi eman ditugu. Nafarroako jazzaren lau belaunaldi batera aritzen dira eta elkar elikatzen dute, batzuek adinaren esperientzia eta jakinduria ekarriz, eta besteek, gaztetasunaren energia eta bulkada. lan-ibilbide luzeko musikariak oraindik prestakuntza-prozesuan dauden musikariekin elkartzen ditu Iruña Jazz big bandek. Beren ibilbide laburrean, honako leku hauetan aurkeztu ahal izan dute euren proiektua: Nafarroako Arteen Azoka948 Merkatuan; civivox Jus la rochan Pamplona Swing dantza-elkartearekin batera; El Bardo Escaldaon, Count Basie-ren omenaldian, Ramón Cardorekin batera; Zangozan Ilja Reijngoud-en musikariarekin batera. Azken artista horrek talde ospetsuen moldaketak egiten ditu (hala nola WDr Big Band), Grammy latino sari bat ere badu, eta beste abeslari ospetsu bat-zuekin ere aritu da, esaterako christmas Songs lanean Deborah carter kantari estatubatuarrarekin, eta Jazz urtarrijazz 2020 Zikloan, Marta Marín abeslariarekin. Haien errepertorioaren bidez, bidaia bat eginen dugu, swingen garaitik gure arora arte, bidaia horretan artista klasikoak aintzat hartuta, bertzeak bertze Count Basie, Duke Ellington, George Gershwin, Ray Charles, Count Basie, Glenn Miller, Buddy Rich eta Ilja Reijngoud. Oraingo honetan, Marta Marín-en (nazioarteko jazzen ahots handienetako bat) ahotsaz gozatzeko aukera izanen dugu.