Biurrana erreka garbitu dute Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 8a, 14:00

Bitxia da Biurrana errekarekin pasatu zaiguna egun hauetan Lesakan. Sasiak harturik, ia ezin genuen ikusi ondoan izanda ere. Aurpegia eta bazterrak garbitu dizkiote Kantauriko Konfederazio Hidrografikokoek, Udalarekin elkarlanean. Orain, errezago egiten zaigu aitzinean dugunaz ohartzea,  ikustea eta baloratzea.

Lerro hauen bitartez,  Lesakako Udalak eskerrak eman nahi dizkie ur bazterrean lanean aritu direnei. «Badirudi gure begietan ere zerbait garbitu duzuela», dio oharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun