Arantzako Udalak 'Genero indarkeria gazteen arteko harremanetan' tailerra antolatu du. Bi hitzordu paratu diztuzte: lehena, irailaren 12an izanen da 11:00etan. Saio hau 15 urtetik goitiko gazteei zuzendua dago. Bigarren tailerra berriz, irailaren 17an eginen da 17:00etan. 12 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra da hau.
Bi saioak Idoia Lekue Peñak gidatuko ditu eta Herriko etxeko bilera gelan eginen dituzte. Edukiera mugatua izanen da eta izena emateko 678035016 (Leire) telefonora deitu behar da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!