Musikak, dantzak eta eskulturak elkarri eskua eman zioten larunbat arratsaldean Berako Kultur Etxean izandako dantza emanaldi ederrean. 50 minutuko emanaldian Martxel Rodriguez lesakarra eta Jon Lopez madrildarra aritu ziren dantzan Gaizka Sarasola lesakarraren musika doinuen arabera, Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren programazioaren barrenean. Kultur Etxean bildu zen jendeak txalo zaparradarekin agurtu zituen dantzariak eta musikaria.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.