Loro eta Zubieta gogoan, Bortzirietako Itzulia egin dute Manttaleko kideek

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 7a, 12:00

Lau txandatan 102 kilometroko ibilbidea osatu zuten larunbatean 15 ordu eta 44 minututan

Pasa den larunbatean Manttaleko kideek aspaldi egin nahi zuten ekintza burutu zuten: Bortzirietako mendi itzulia oinez eta korrika. Txandaka eta taldeka egin zuten duela urte batzuk Lorok eta Zubietak egindako itzulia. Nahiz eta aldaketaren bat egin, ibilbidea lau zatitan banatu zuten. Larunbat goizeko lauretan abiatu ziren Berako Agerra elkartetik eta 20:00etan iritsi ziren leku berera, ia 102 kilometro egin ondotik.

1.zatia:

Bera (Agerra)- Larretagaina (Santa Barbara)- Idoia- Lizuniaga- Gondendiaga- Larun- Yasola- Intzola- Erentzun- Ibardin- Manttale- 8.muga- 1.muga- Endarlatsa

25km; 4 ordu eta 27 minututan. 1.851 alde positiboa eta 1.821 alde negatiboa

Juan Luis Irazoki, Txus Unsion, Anjeltxo Aranibar. Azkeneko zatian Joselu Unsion gehitu zen.

 

2.zatia:

Endarlatsa- Erlaitz- Everest Txiki- Elurretxe- Aritxulegi- Bianditz- Elutsa

16km; 3 ordu eta 07 minututan. 1.300 alde positiboa eta 465 alde negatiboa

Patxi Pikabea, Iñaki Pikabea, Joxemari Salgado, Joxe Mari Telletxea, Juanma Molinero. Erlaitzeko aldean Mugalaritako talde batekin joan ziren.

 

3.zatia:

Elutsa- Pagolleta- Izu- Ekaitza- Mendaur- Bulatxiki- Abelu- Igantziko Bentak

26 km; 3 ordu eta 50 minututan. 1.500 alde positiboa eta 2.200 alde negatiboa

Joseba Lasarte, Josema Huizi, Txikole

 

4.zatia:

Igantziko Bentak- Azkua- Mokorreko Borda- Baztan Borda- Saroi Borda- Lizaieta- Idoia- Larretagaina (Santa Barbara)- Bera (Agerra)

34,8 km; 4 ordu eta 20 minututan. 1.245 alde positiboa

Julen Errandonea, Juanra Pikabea

 

GUZTIRA:

101,8 kilometro; 15 ordu eta 44 minututan. 5.896 alde positiboa

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun