Bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko agindua zuen gizonezko bat atxilotu dute Bera inguruan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 6a, 17:10
Artxiboko argazkia

Bilatzeko, atxilotzeko eta espetxean sartzeko agindua zuen gizonezko bat atxilotu zuen atzo Foruzaingoaren patruila batek Bera inguruan. Ageri denez, N-121-A errepidean, auto batean zihoan atxilotutako gizonezkoa. Halako batean, autotik zaborra botatzen ikusi dute poliziek eta ibilgailua geldiarazi zuten. Dokumentazioa eskatu eta, identifikatzerakoan, bere kontra epailearen agindu bat zuela ohartu dira eta hantxe bertan atxilotu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun