Taldeak egin duen ibilbidea oroitarazi eta babesa eman duten herritar, udal eta bertzelako elkarteei eskerrak ematearekin batera, «alegazioaren erantzunaren zain» daudela jakinarazi zuten: «ailegatuko den jakin gabe». Bitartean, «emandako babes eta indarrarekin» lanean segitzeko asmoa dutela adierazi zuten: «erantzunik gabe ez dago bukaerarik eta bukaerarik ezean, ez dago amore ematerik».