Led Silhouette taldeak 'Concavo-convexo' dantza emanaldia eginen du larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 4a, 17:00

Musikak, dantzak eta eskulturak elkarri eskua emanen dioten dantza saioa larunbat honetan, irailaren 5ean, Berako Kultur Etxean izanen da, 19:00etan. 50 minutuko emanaldian Martxel Rodriguez lesakarra eta Jon Lopez koreografoak ariko dira dantzan Gaizka Sarasola lesakarraren musika doinuen erara. 

Ekitaldia Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren programazioaren barrenean izanen da eta sarrera sei euro ordaindu beharko da.
 
Taldea
Led Silhouette Martxel Rodriguez lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak sortutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza konpainietan interprete gisa aritzearekin batera, 2016an sortzaile gisa hasi ziren, dantzaren hainbat diziplinatan trebatutako eta arte garaikidearen eragina duten artista gazteen taldea zuzentzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun