Genero indarkeria sarean lantzeko tailerra izanen dute bihar Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 8a, 15:00
Asteazkenean 18:00etan Harriondoan izanen dute hitzordua.

Lesakako Udalak genero indarkeriarekin lotutako tailerrak antolatu ditu irailean. Irailaren 2an izan zuten lehenbiziko hitzordua, sentsibilizazioaz eta prebentzioaz aritzeko. Irailaren 9an, asteazkenean, 18:00etan, berri, Harriondoan bilduko dira eta Matxismoa 2.0 genero indarkeria sarean izanen dute langai. BerHezi taldeko formatzaileek eskainiko dituzten tailerretan parte hartzeko edo informazio gehiagorako 692 18 92 86 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun