'Bakean dagoena bakean utzi' bakarrizketa saioa Lesakan ortziralean

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 1a, 09:30
Martiarena eta Torregarairen saioaz gozatuko dute ikusleek.

Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak udalaren laguntzarekin antolatuta, Udako Zikloa abiatu zen uztailean, Pettiren emanaldiarekin eta uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi egin ondotik, azken txanpan sartua da. 

Irailaren 4an, ortziralean, Lesakako plaza zaharrean, 20:00etan, Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa izanen da Lankuren eskutik.

'Bakean dagoena bakean utzi'

Mirari Martiarena eta  Idoia Torregarai artisten lana da. Bikoteak sei bakarrizketa aurkeztuko ditu, elkarrekin josita. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun