Igantzin egitekoa zen mendi duatloi proba alde batera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 1a, 08:30

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren lehenbiziko etapa Igantzin egitekoa zen larunbat honetan, baina koronabirusa dela eta, hitzordua bertan behera uztea erabaki dute.

Joan den urtean egin zuten lehenbiziko aldiz mendi duatloi proba Igantzin. Banaka 47 lagunek osatu zuten ibilbidea: 4,3 kilometro laster egin ondotik, 18 kilometro bizikletaz eta bertze 4,3 lasterka egin zituzten parte-hartzaileek eta guztietan bizkorrenak Eneko Gurrutxaga (01:40:07) eta Maria Gomez (02:16:31) izan ziren.

Erreleboka, berriz, guztira 32 bikotek egin zuten proba. Axier Aburuza eta Enaitz Roteta izan ziren bizienak (01:36:22).  Juan Mari Indakoetxea eta Aitor Begino sailkatu ziren bigarren (01:42:35) eta Xabier Irazoki eta Iñigo Arrieta hirugarren (01:46:25).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun