Uso postuen enkantea eginen dute larunbat honetan Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 1a, 07:30

Iarmendi parajean dauden 21 uso postuen enkantea larunbat eguerdian eginen dute, Etxalarko Herriko Etxean. Bertaratzeko maskara janztea derrigorrezkoa izanen da.

12:00etan egina dute hitzordua eta ohi bezala, ahozko eskaintzen bidez eginen dute. Esleitutako aprobetxamenduaren iraupena behin betiko esleipenaren egunean hasi eta abenduaren 6an bukatuko da.

Lizitazioaren hasierako prezioak

  • 1. postua: 950 euro
  • 2. postua: 950 euro
  • 3. postua: 2.285 euro
  • 4. postua: 1.780 euro
  • 5. postua: 2.285 euro
  • 6. postua: 1.780 euro
  • 7. postua: 2.285 euro
  • 8. postua: 3.380 euro
  • 9. postua: 2.305 euro
  • 10. postua: 2.305 euro
  • 11. postua: 3.380 euro
  • 12. postua: 1.710 euro
  • 13. postua: 1.505 euro
  • 14. postua: 950 euro
  • 15. postua: 950 euro
  • 16. postua: 740 euro
  • 17. postua: 740 euro
  • 18. postua: 740 euro
  • 19. postua: 950 euro
  • 20. postua: 1.710 euro
  • 21. postua: 1.710 euro

Enkanten ematen den tanto bakoitza hamar eurokoa izanen da eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordainduko du fidantza gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun