Lesakako Auzoberri inguruan parke eoliko bat eraikitzeko aurreproiektuaren aurka sortutako Endara Bizirik elkarteak jaso duen babesa eskertzeko agerraldi bat eginen du. Heldu den ortziralean, irailaren 4an, 19:00etan dute hitzordua, plaza zaharrean. Agerraldiaren aitzinetik Endara Bizirik kamisetak eta banderak erosteko aukera izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.