Dozena bat lagun bildu dira Beran Xantel erreka garbitzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 31a, 10:30

Joan den larunbatean, abuztuaren 29an, dozena bat beratar bildu ziren Itzea inguruan egin zuten auzolanean. Iturrian elkartu ziren eta Xantel erreka eta inguruak garbitu zituzten, Itzeko iturritik Trukene etxeraino, Trukeneko arropa-garbitegia barne.

Eguraldi txarrak ez zuen geldiarazi Itzea auzoko Xantel erreka eta bere inguruak garbitzeko auzolanerako deia. 09:30ean hasi eta ia hiru orduz erreka eta bere bazterrak garbitu eta txukundu zituen bildutako taldeak.

Errekaren garbiketa lan horretan edonorren begi bistan gelditu zen ia izkutuan zegoen errekan arropa jotzeko, garbitzeko, harri-xabala. Trukeneko-bordaren ondoan dagoen Antzinako  arropa garbitegi publikoa ere txukundu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun