Genero indarkeriaren inguruko prestakuntza jarduerak Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 28a, 14:30

Irailaren 2an eta 9an genero indarkeriaren inguruko saioak eginen dituzte Lesakako Harriondoa kultur etxean. Lesakako Udalak antolatu ditu eta BerHezi berdintasunean espezializatutauko aholkularitza-taldeak zuzenduko ditu.

Bi saioak Harriondoako Txokobiko aretoan eginen dituzte eta 18:00etan hasita bi orduko saioak izanen dira. Irailaren 2an, asteazkenean, Genero-indarkeria, sentsibilizazioa eta prebentzioa izenburupean emanen dute tailerra. Irailaren 9an, berriz, Matxismoa 2.0 genero-indarkeria sarean izanen dute hizpide. Bata zein bertzea helduentzako eta gazteentzako preskuntza jarduerak izanen dira.

Edukiera mugatua izanen denez, aitzinetik izena eman beharko da, 692 18 92 86 telefonora deituta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun