Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaz ikastaroa Beran irailean

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 27a, 09:30
30 orduko ikastaroa izanen da eta parte-hartzaileak enplegu poltsa batean sartuko dira.

Nafar Lansarek antolatuta, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute irailean Beran. Hilaren 7tik 11ra bitarte, 08:30etik 15:00etara, eskainiko da prestakuntza, Beralandetan eta 30 orduko iraupena izanen du.

Parte-hartzaileek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan edo enplegu hobekuntzan izena emanda egon beharko dute eta oinarrizko gaitasun linguistikoak (irakurri eta idazteko gaitasuna) beharko dituzte. Ondotik, enplegu-poltsa batean sartzeko aukera izanen dute.

Eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueren zainketak, mugitzeak eta jarduera fisikoa, lehen sorospenak eta disfagia, transmititzen ahal diren eritasunen prebentzioa, komunikazioa eta arreta psikologikoa landuko dira.

Izena emateko azken eguna irailaren 2a izanen da eta lotura honetan egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun