Xantel erreka eta inguruak garbitzeko auzolana deitu dute larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 26a, 13:30
Xantel erreka eta inguruak garbituko dituzte auzolanean.

Abuztuaren 29an, larunbatean, Berako Itzea inguruan auzolana egitekoa dute. Itzeko iturrian elkartuko dira 09:30ean eta Xantel erreka eta inguruak garbituko dituzte. Herritar guztiei egin diete deialdiarekin bat egiteko gonbidapena. Informazio gehiago lortu nahi dutenek 678 268 444 telefonora dei dezakete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun