Olaia Iantzi eta Itziar Telletxea herritarrek osatutako Hurih taldeak emanaldia eskainiko du igandean, abuztuaren 30ean, Lesakan. Koskilla iturritik hedatuko dira euren doinuak, 13:00etan. Eta abuztuko azken emanaldi honekin udako zikloa azken txanpara begira jarriko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.