Sun magoaren ikuskizuna igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 26a, 10:00
Adin guztietako ikusleentzat eskainiko du ikuskizuna.

Berako Kultur Batzodeak eta udalak antolatuta, heldu den igandean, abuztuaren 30ean, Sun magoaren Bat, 2, hiru... magia! ikuskizuna izanen da Beran. Altzateko plazan dute hitzordua, 19:00etan.

Iñaki Ruiz de Galarretaren eskutik, ikusleek 55 minutuko emanaldi gustagarri eta harrigarriaz gozatzeko aukera izanen dute. Adin guztietako herritarrentzat izanen da saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun