Bazter-babes horien muturrak egokitzea da lan hauen helburua, ertzak batez ere, eta, istripuren bat izanez gero, metalezko langa horiek ez daitezela ibilgailuan sartu. Ahal den guztietan, bazter-babes horien muturrak lurrean sartuko dituzte.
Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesioko Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako 23 errepidetako bazter-babesak egokitzea onartu zuen atzo. Beratik Ibardinera doan errepidea da horietako bat. Lanak egitea Vallas Castiñeiras izeneko enpresari esleitu dizkiote eta 4 hilabeteko epean amaitzeko baldintza dute.
Bazter-babes horien muturrak egokitzea da lan hauen helburua, ertzak batez ere, eta, istripuren bat izanez gero, metalezko langa horiek ez daitezela ibilgailuan sartu. Ahal den guztietan, bazter-babes horien muturrak lurrean sartuko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!