Euri eskasiak eta idorteak ur horniduraren zerbitzuan eragin dezakeela ohartarazi du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 25a, 15:00

Ur murrizketak eta mozketak saihesteko zerbitzua zentzuz erabiltzeko eskatu du Lesakako Udalak bando bidez. Horrekin batera, lur partikularretan ureztatzeko eta jolaserako erabiltzea saihestu beharrekoa dela adierazi du.

Euri faltagatik sortu den idortea dela eta, egin du ohartarazpena Lesakako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun