Lesakako gaztetxoek ipuin-kontalariak girotutako arratsalde gustagarria izan dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 25a, 11:30

Lesakako Udalak antolaturiko Udako Zikloak ez du etenik. Herriko haur, gazte eta helduek kontzertu, antzerki, dantza emanaldi, ipuin-kontaketa eta bertzelako hainbat saio izan dituzte azken boladan gozagarri.

Igandean, hilaren 23an, erraterako Iturbena plazan Ameli ipuinen jostunek saio ederra eskaini zuen. Bertaratu ziren haurrek kontaketan murgildu eta arratsalde goxoa pasatzeko aukera izan duten.

Heldu den ortziralean, hilaren 28an, bertso saioa izanen dute gozagarri. Xabier Silveira eta Unai Iturriaga ariko dira kantari, Maddi Ane Txoperenak paratutako gaiei erantzuteko eginahalak eginen dituzte.

Igandean, berriz, Hurih taldearen kontzertua izanen da 13:00etan Koxkillako iturrian eta 19:00etan merkatu plazan Bat, 2, hiru... magia! saioak aho zabalik utziko ditu ikusleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun