Larunbat honetan eskolan auzolanean aritzeko deia egin du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 25a, 10:30

Ikasturtea hasi aitzinetik bereziki pintatze-lanak egin nahi dituzte Arantzako eskolan eta udalak horregatik egin du auzolanerako deialdia. Interesatuek ortziralea baino lehen herriko etxera deituz izena eman beharko dute. 

Arantzan 18 eta 55 urte bitartean dituzten herritar guztiek egin behar dute auzolana, ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoek izan ezik, ezta preso daudenek ere. Bakoitzari urtean 10 orduko saioa dagokio eta udaletik adierazi dutenez, «aurten oraindik auzolanik egin ez duenarentzat aukera ona izan daiteke». Bide batez, «animatzeko» deia luzatu diete herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun