Galderak erantzuten azkarrenak izan zirenek saria ere jaso zuten. A mailakoen artean lehenbiziko mailako Aitor Cebolla Fagoaga izan zen irabazlea, Eneritz Etxepare Sein bigarrena eta Aiur Garro Ordoki hirugarrena.
B kategorian, hirugarren eta laugarren mailakoen artean, Beñat Ariztegi Altzugarai nabarmendu zen; Ibai Criado Arruabarrena izan zen bigarren saritua; Kemen Garro Ordoki eta Oihan Oiarzabal Larralde hirugarren eta laugarrenak.
Haundien artean Maddi Hoyos Eguzkiagirre izan zen irabazle, Maddi Zubieta Eneterreaga bigarren eta Beñat Criado Arruabarrena hirugarren.
Irabazleek herriko komertzioetan eskolarako materiala erosteko bonuak jaso zituzten. Horrez gain, 12 galderatatik asmatu zituztenek oparia ere eskuratu zuten eta puntu gehien lortu zituen Maddi Hoyos Eguzkiagirrek sari berezia ere eskuratu zuen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!