Emakumearen Baratzean auzolanean aritu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 24a, 14:00

Joan den larunbatean, bederatzi lagun bildu ziren Arantzan dagoen Bortzirietako Emakumearen Memoriaren Baratzean auzolanean aritzeko. Hainbat lan egiteko aprobetxatu zuten, bertzeak bertze, belar txarrak kendu, landare aromatikoak txukundu, lore gehiago landatu...

Horrekin batera, emakumeak gogoan egina den baratzera hurbildu eta gozatzeko deia egin dute, baina aldi berean, zaintzeko eta errespetatzeko eskatu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun