Silveira eta Iturriaga bertsolarien saioa ortziralean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 24a, 07:00
Txoperenak proposaturiko gaiei erantzun beharko diete Silveira eta Iturriagak.

Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren eta Sorginxulo elkartearen laguntzaz, bertso saioa antolatu du abuztuaren 28rako, ortziralerako. Onin gaineko zubi konkordunean dute hitzordua, 20:30ean Xabier Silveira eta Unai Iturriaga bertsolariek. Euria ari baldin badu, jubilatuen elkarteko arkupeetan eginen dute.

Maddi Ane Txoperenak jarritako gaiei erantzun beharko diete bertsolariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun