Bunkerren berreskuratze-lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 17a, 07:30

Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak elkarlanean antolatutako Muga gotortua proiektuaren barne, 23 gazte boluntario Berako bunkerrak berreskuratzeko lanetan aritu dira abuztuko lehenbiziko hamabortzaldian. Egindako lana erakusteko ate irekien jardunaldia egin zuten joan den ortziralean Gartzin mendiko bunkerrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun