Lesakako Udalak Mairubaratzeta inguruan 2.726 zuhaitz bakantzeko baso-aprobetxamenduaren hirugarren enkante publikoa egin du hasierako prezioa %20 jaitsita. Denera 2.632,84 metro kubiko aprobetxatuko lirateke (658,21 metro kubiko enbor txiki eta 1.974,63 metro kubiko zura) eta balorazioa 48.444,19 eurokoa da.
Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Herriko Etxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.