Xabi Solano eta Zigor DZren emanaldia izanen dute larunbat honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 13a, 13:00
Xabi Solano eta Zigor DZ larunbatean izanen dira Arantzako Aterpen.

19:30ean hasiko da emanaldia Aterpen

Uztailaren 4az geroztik, asteburuero Arantzako Aterpean egiten ari diren Uda garai akustikoa egitasmoaren baitan, larunbat honetan Xabi Solano trikitilari ezagunaren eta Zigor DZren txanda izanen da. Larunbatean 19:30ean hasiko da emanaldia eta ondotik afaria izanen da. Lekua mugatua izanen da. Erreserbak web orrian egin beharko dira eta afarirako txartelak web orrian edo Aterpean erosten ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun